OPEN 2024 BIZIPENAK

“PROIEKZIO PROFESIONALERAKO aukera OSO ONA DA”

JUDITH COLLELL

“Hasieratik bukaerara dena primeran joan zen: OPENen beti prest zeuden laguntzeko, eta oso babestuta sentitzen zinen”

2024ko OPEN Portfolio edizioan parte hartu zuen Judith Collell artista FIG Bilbo, Grabatu eta Paperean egindako Artearen Nazioarteko Jaialdian, erakusketarako hautatutako sei artisten artean izan zen.

“Hasieratik bukaerara dena primeran joan zen: OPENen beti prest zeuden laguntzeko, eta oso babestuta sentitzen zinen”, azaldu digu artistak.
Judithentzat esperientzia bat baino gehiago izan zen: topagune bat, hazteko espazio bat, eta proiekzio profesionalerako aukera bat.

“Lanbide bereko jende asko ezagutu nuen, nire harreman-sarea indartu nuen, eta uste dut obra grafikoaren alorrean Espainian proiektatzeko aukera bikaina dela, eta hasiberrientzat abiapuntu egokia ere bai”.

Bere proposamen grafikoak, grabatua ikuspegi garaikidetik jorratzen duenak, ate berriak ireki dizkio. FIG Bilbon egon bitartean, bere lana aitortua izan zen, eta Basque Biodesign Center erakundean egonaldi artistiko bat eskuratu zuen.

Ekainaren hilabetean, BDCren instalazioetan ari da ikerketa-lerro berri bat esploratzen. Honako galderak ditu ardatz: “Materiala gizaki gisa ulertuko bagenu, nola irakurriko genituzke grabatuaren prozesuak eta praktikak? Eta materialari bizia emango bagenio, zer gertatuko litzateke?”.