DEIALDIAREN INGURUKO GALDERA OHIKOENAK

Zer da artista emergente bat?

“Artista emergente” kontzeptua ez dago adinari lotuta. Artista amateurren egoera gainditu dutenak dira, nahiz eta oraindik ez diren erabat profesionalak. Potentzial handia erakusten dutenak eta sari edo beka batzuk jaso dituztenak eta/edo erakusketetan parte hartu dutenak.

Parte hartzeagatik ordainsaria jasotzen da?

Aurten ere, Open Portfolio Bilbao-ren XII. edizioan, 200€-ko laguntza emango da parte-hartzea aitortu eta artistaren ibilbidea bultzatzeko.

Nork parte har dezake OPEN Bilbaon?

Deialdia teknika grafikoekin (xilografia, litografia, kalkografia, serigrafia, linograbatu…) lotutako praktika duten edozein nazionalitatetako artista emergenteei zuzenduta dago. Praktika horiek garaikideak, hibridoak edo esperimentalak izan daitezke, betiere hizkuntza grafikoarekin lotura argia badute. Ez dago adin-mugarik, eta bereziki baloratuko dira proposamenen originaltasuna, sendotasun kontzeptuala eta kalitate teknikoa.

Nola eta noiz jakinarazten da hautaketa?

Deialdia uztailaren 21ean itxiko da, eta horren ostean hautaketa-batzordeak hautatutako artistei posta elektronikoz jakinaraziko die erabakia aste horretan bertan.

Aurreko edizioetan parte hartu badut, aurkeztu naiteke berriro?

Bai, berriro aurkeztu zaitezke, betiere aurkezten duzun proposamena aurreko edizioetan erakutsitakoaren desberdina eta berria bada.

Kolektibo bat gara, parte har dezakegu?

Ez da ohikoa kolektiboek parte hartzea Open Portfolio-n. Hala ere, ezinbestekoa da aurkezten duzuen proiektuak ildo sortzaile bateratua izatea, lanaren koherentzia eta batasuna bermatzeko. Hau da, artista bat baino gehiago egon arren, proiektuaren ikuspegia eta estiloa bateratuak eta elkarren osagarriak izan behar dute.

Saldu daiteke obra jardunaldietan zehar?

Open Portfolio ez da zuzeneko salmentarako espazio gisa pentsatu. Helburua zure lana ikusaraztea da, harreman profesionalak sortzea eta artista emergente gisa zure ibilbidea sustatzea. Prezioak argi eta garbi adierazita egon behar dute, eta gutxienez 5 pieza egon behar dira salgai, gehienez 200 €-ko prezioarekin ( gehi %10eko BEZa).