OPEN ESPERIENTZIAK 2024
“Open bitartean hasten den sare bat da, eta amaitu ondoren ere hazten jarraitzen du”
DESIRÉE MORENO

“Oso garrantzitsua iruditzen zait artista modura norbere ibilbidean lagunduta sentitzea. Sortze-prozesua askotan bakartia eta barnerakoia izan arren, ezinbestekoa da horrelako topaketak sortzea: beste artistekin partekatzeko eta konektatzeko aukera ematen dute, eta horrek zure lana aberasten du. Sinergiak, pentsamenduen, begiraden eta egiteko moduen trukeak sortzen dira.”
DESIRÉE MORENO
Sormen-prozesua bakartia eta barnerakoia izaten da sarri, baina Desirée Moreno artistarentzat, Open Portfolio Bilbaon parte hartzea kontrakoa izan zen: partekatzeko, konektatzeko eta hazten jarraitzeko gune bat.
“Hasieratik sortzen da giro atsegin bat, konfiantzazkoa eta lagunartekoa. Oso familiarra da ingurunea”.
Desirée-ren ustez, garrantzitsua da horrelako topaguneak sortzea: pentsamenduak, begiradak eta egiteko moduak trukatzeko espazioak. Baina baita lana publikoari hurbiltzeko aukera ere, norberak azaldu eta kontatzeko modua:
“Zure lana ezagutzera emateko ibilgailu bat da. Azkenean, Open bitartean hasten den sare bat da, eta amaitu ondoren ere zabaltzen jarraitzen du”.
Berarentzat, Open Portfolio ekimenak ikusgarritasuna eta ahotsa ematen dizkio grafika berritzaileari:
“Aukera bat da hain txikia eta sarri ezezaguna den mundu honi proiekzioa emateko”.