120 artista baino gehiago aurkeztu dira OPEN Bilbo 2025era
Grafika Garaikide Emergentearen Nazioarteko Topaketaren XII. edizioaren deialdiak erantzun bikaina izan du

OPEN Portfolio taldeak bihotzez eskertu nahi du OPEN Bilboren XII. ediziorako deialdiak izan duen harrera aparta. Uztailaren 21ean itxi zen epea, eta 120 eskaera baino gehiago jaso ditugu kontinente eta herrialde askotatik, Euskal Herriko sortzaileen presentzia nabarmenarekin.
Jasotako proposamenek indar sortzaile handia, teknika-aniztasuna eta kalitate artistikoa erakutsi dituzte. Orain hautaketa prozesuari ekingo diogu, eta bertan aukeratuko ditugu Topaketa honetan parte hartuko duten 14 artistak.
Noiz jakingo da nortzuk izan diren hautatuak?
Emaitzak posta elektronikoz jakinaraziko dira aste honetan zehar, eta gure webgunean zein sare sozialetan ere argitaratuko dira.
Noiz eta non ospatuko da OPEN Bilbo 2025?
Edizio hau irailaren 26tik 28ra izango da Bilboko Sala Rekalden. Hiru egunez, hautatutako artistek beren lanak, teknikak eta esperientziak partekatuko dituzte publikoari irekita egongo den giroan.
Plataforma finkatua
Hamaika urteko ibilbidearekin, OPEN Portfolio erreferente bihurtu da grafika garaikidearen arloan nazioartean. Edizio guztietan 250 artista emergente baino gehiago igaro dira plataformatik, profesionalizazioarekin, ikusgarritasunarekin eta sorkuntza-trukerako konpromisoarekin jarraituz.



