Azken egunak deialdia amaitzeko
Parte hartu grabatu garaikidearen nazioarteko topaketan: erakusketa, prestakuntza eta harreman profesionalak batzen ditu

OPEN Portfolio plataformak bere XII. ediziorako deialdiaren azken txanpara iritsi da. Uztailaren 21ean, 23:59etan (penintsulako ordua), amaituko da edizio honetan parte hartzeko epea. Hamaika urteko ibilbidea duen ekimen honek grabatu garaikidearen esparruan nazioarteko erreferente bihurtzea lortu du.
Edizio guztietan, munduko hainbat lekutako 250 artista baino gehiagok hartu dute parte OPENen, eta horrek egitasmo hau benetako plataforma profesional bihurtu du, sormen grafiko berrien ikusgarritasuna eta garapena bultzatuz.
Aurten, irailaren 26tik 28ra bitartean, Bilboko Sala Rekaldek hartuko ditu hautatutako 14 artistak, beren lanak, teknikak eta esperientziak publikoaren aurrean partekatzeko espazio irekian.
Nahi al duzu OPEN Portfolioren XII. edizioan parte hartu? Hauek dira zure dosierrean sartu beharrekoak:
- Izena eta abizenak
- Telefonoa eta posta elektronikoa
- Portfolioa, webgunea edo sare sozialak
- Statement edo ibilbide artistikoa (gehienez 1 orrialde)
- Obraren 5 eta 8 arteko argazki kalitate onekoak
- Fitxa teknikoa: izenburua, urtea, neurria eta teknika
Gogoan izan aholku hau: zure dosierra txukuna izan dadila, irudi argiekin eta lanaren azalpen on batekin. Zure aurkezpen profesionala da, oraindik ezagutzen ez zaituztenentzat, beraz, erakutsi irudi zaindua eta koherentea.
Hautaketa uztailaren 21eko astean jakinaraziko da posta bidez eta baita gure webgunean eta sare sozialetan ere.



