BILBOKO EDIZIOA
XII. Open Portfolio edizioan parte hartzeko deialdia ireki da
Grafika Emergentearen Nazioarteko Topaketa
Bilbo, Euskadi

Duela hamaika urte sortu zen lehiaketa, helburu argi batekin: grafika arloko talentu berrien lana babestea, ikusgai jartzea eta beren ibilbide profesionala bultzatzea. Open Portfolio sortzaile berrientzako sustapen, zabalkunde eta profesionalizazio plataformatzat finkatu da, eta urte hauetan guztietan 250 artista baino gehiago igaro dira bertatik, kontinente guztietatik etorriak.
Hautaketa nazioarteko deialdi ireki baten bidez egiten da, eta horren emaitzaz 2025ean bi topaketa antolatuko dira. Ekimena sortzaile berrien jarduera artistikoa bultzatzeko espazio gisa planteatzen da, bai eta esperimentazioaren eta ezagutzaren arteko gurutzagune gisa ere.
Hori guztia erakusketa-programa baten bidez gauzatzen da; bertan, bestela aukera profesionalik izango ez luketen artistek beren lana erakusteko aukera dute.
2025eko Open Portfolio FIG deialdia publiko egiten da, helburu argi batekin: grabatuaren arloko praktika artistiko berriak ikusgarri bihurtzea, babestea, zabaltzea eta sustatzea. Open Portfolio-ren helburua eta filosofia plataforma gisa ulertzen dira; izan ere, grabatuaren eta obra editatuaren arloko sorkuntza garaikidea bultzatzen duten sortzaile berrientzako espazio profesional gisa eratzen da.
Ekimenak zubi funtsezkoa ezartzen du artearen prestakuntza-esparruaren eta jardun profesionalaren artean.

DEIALDI PRESENTZIALA · BILBOKO EDIZIOA
Open Portfoliok gehienez 14 artista hautatuko ditu 2025eko irailaren 26, 27 eta 28an Bilboko Sala Rekalde aretoan egingo den jardunaldi presentzialean parte hartzeko.
Lehen fase honetan, hautatutako artistek beren lanak aurkeztuko dituzte erakusketa-formatuan, publikoarekin harreman zuzena ahalbidetuko duen espazio batean. Parte-hartzaile bakoitzak atzealdeko euskarria eta mahai bat izango ditu bere lana erakusteko.
- Lekua: Sala Rekalde
- Helbidea: Iparragirre Kalea 21, Abando, 48009 Bilbo, Bizkaia
Egitaraua:
Irailaren 26a
· 9:00 – 14:00: Erakusketa-muntaia
· 17:30: Ateak irekitzea publikoarentzat
Irailaren 27a
· Open Portfolio FIG jardunaldia, goiz eta arratsaldez
Irailaren 28a
· Jardunaldiaren amaiera, goizeko ordutegian
AZKEN FASEA · FIG BILBO – AZAROA 2025
Bilboko edizioko parte-hartzaileen artean, lau artista finalista hautatuko dira, eta haien lanak FIG Bilbo 2025 arte grafikoen azokan erakutsiko dituzte, azaroaren 27tik 30era, Euskalduna Jauregian.
- Lekua: Euskalduna Jauregia, Bilbo
- Beharrezkoa da hautatutako artistek bai iraileko jardunaldietan bai azaroan egingo den azokan presentzia fisikoa izatea.
Nork parte har dezake?
Deialdia nazionalitate guztietako artista emergenteei zuzenduta dago, betiere haien jarduna teknika grafikoei lotuta badago. Onartuko dira bai teknika tradizionaletan (xilografia, litografia, kalkografia, serigrafia, linograbatua…) oinarritutako lanak, bai eta teknika grafikoarekin lotura duten prozesu garaikide, hibrido edo esperimentaletan egindakoak ere. Ez da adin-mugarik ezarriko, eta bereziki baloratuko dira proposamenaren originaltasuna, kontzeptuaren sendotasuna eta kalitate teknikoa.
OPEN PORTFOLIO SARIAK
Sariak honako hauek izango dira:
- Erakusketa-gune bat FIG Bilbao 2025 edizioaren barruan.
- Egonaldia CIEC Fundazioan, Betanzosko (A Coruña) Estanpa Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.
- Egonaldia Basque Biodesign Center-en, bioartean espezializatutako zentroan.
Epaimahaiak egokitzat jotzen badu, sariak hutsik gera daitezke. Epaimahaiaren erabakia apelaziorik gabekoa izango da.
Saritutako artistek beren lanaren lan adierazgarri bat emango diote Open Portfoliori. Lan hori erakusketa- eta hedapen-helburuekin erabiliko du antolakuntzak, proiektuaren zabalkundea sustatzeko.
HAUTAKETA-BATZORDEA
Batzordea estampazioaren eta arte garaikideko praktiken arloan adituak diren kideek osatuko dute.
DEIALDIA IREKITA 2025EKO UZTAILAREN 21ERA ARTE
Bidali zure proposamena!
BALDINTZAK ETA AURREIKUSPENAK
Open Portfoliok parte-hartzaile bakoitzari doako espazio lineal horizontal bat (mahaia) eskainiko dio bere lanak aurkezteko, atzealdeko euskarria barne.
Aurkezpenak izaera profesionala izango du; horregatik, antolakuntzak egokitzat jotzen duen hedapena emango dio, eta hori islatu egingo da katalogo ofizialean, webgune ofizialean, beste euskarri batzuetan eta aurkeztutako artisten lanari buruzko prentsa-oharretan.
Obrak parte-hartzaileek ekarri, kokatu eta kendu beharko dituzte erakusketa-gunetik, antolakuntzak ezarritako datetan.
Gomendagarria da aurkeztutako obrek aseguru-estaldura izatea; hala ez bada, artistak bere gain hartu beharko du ardura osoa, FIG Bilbao eta Open Portfolio antolakuntzen erantzukizunetik kanpo dauden arrazoiengatik gerta daitezkeen kalteen aurrean.
Lanek aurkezpen profesionala izan beharko dute, sinatuta, edizio zenbakituarekin, eta fitxa tekniko bat izan beharko dute eskuragarri bisitarientzat eta informazioa eskatzen duten profesionalentzat.
Artista hautatuek 200 euroko bidaia-poltsa jasoko dute gastuetarako; laguntza hori ekitaldia amaitzean emango da, artistaren presentzia baieztatu ondoren.
Gainera, lanek salneurria argi adierazita izan beharko dute, eta gutxienez 5 pieza aurkeztu beharko dira, gehienez 200 euroko (+%10 BEZa) salneurriarekin, publikoarentzat eskuragarri egon daitezkeenak.
BALDINTZAK
Antolakuntzak erakusketa-guneko segurtasun orokorra bermatuko du ekitaldiaren irauten bitartean. Hala ere, ez da arduratuko erakusgai diren piezen segurtasun pertsonalaz bisitarien sarrera-orduan; hori artisten ardura izango da. Erakusteko materiala, karpetak, poltsak, muntatzeko materiala eta antzekoak, artistek emango dituzte.
Harreman komertzialak onartzen dira, baina artista eta bezeroaren artean soilik, antolakuntzaren esku-hartzerik gabe. Gutxienez 5 obra egon beharko dira salgai, eta prezioa ezingo da gainditu 200 € (+%10 BEZa).
Artista guztiek beraiek muntatu eta desmuntatu beharko dituzte beren lanak, eta ekitaldi osoan presentzia fisikoa izatea derrigorrezkoa da. Era berean, elkarlanean aritzea eta parte hartzea espero da FIG Bilbao 2024an egingo diren zabalkunde eta komunikazio ekintzetan.
X Open Portfolioko parte-hartzeak oinarriak osorik onartzea dakar. Open Portfolio/FIG Bilbao 2024ek parte-hartzaileen proposamenak zabaldu ahal izango ditu dagokion komunikabideetan, espazio birtualetan, sare sozialetan eta bestelako euskarrietan (testuak, argazkiak, bideoak, etab.).
Ordu-justutasuna ezinbestekoa da. Hautatutako artistek Open Portfolio hasi baino gutxienez ordu bat lehenago egon beharko dute prest.
AURKEZTEKO EPEA
Oinarri hauek argitaratzen diren momentutik 2025eko uztailaren 21era arte egongo da zabalik. Proposamenak honako helbide elektronikora bidali beharko dira:
openportfolio@figbilbao.com edo formulario hau betez.
Epaimahaiaren erabakia webgunean eta sare sozialetan argitaratuko da, eta posta elektronikoz jakinaraziko zaie artistei.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
XII Open Portfolio-n parte hartzeko dossier digital bakarra aurkeztu beharko da (PDF formatuan, gehienez 10MB-ko tamaina), eta honako informazioa honako hurrenkeran jasoko du:
DOSSIER DIGITALA (PDF)
- Artistaren izen-abizenak
- Telefonoa eta posta elektronikoa
- Portfolioa / Webgunea
- Artistaren testu azalpena / Curriculum (gehienez 1 orrialde)
- Obren artean kalitatezko 5 eta 8 arteko argazkiak
- Obren fitxa teknikoa: izenburua, urtekoa, neurriak eta teknika
Epaimahaiak ez du kontuan hartuko epean aurkeztu ez diren edota beharrezko dokumentazioa guztiz erantsiko ez duten proposamenik. Antolakuntzak eskubidea izango du parte-hartzaileei informazio osagarria eskatzeko.