OPEN BILBAO | XIII EDIZIOA
NAZIOARTEKO TOPAKETA | GRAFIKA GARAIKIDE BERRIA
Deialdia zabalik 2026ko apirilaren 20ra arte
INFORAMZIO PRAKTIKOA
XIII. edizioaren ospakizuna
2026ko ekainaren 12, 13 eta 14
Sala Rekalde, Bilbo

Topaketa hau duela hamahiru urte sortu zen, grafika garaikideko talentu berrien lana babestu eta ikusgarri egiteko asmoz, haien ibilbide profesionalari bultzada emanez.
Open Portfolio ekimenak sormen gazteen sustapena, zabalkundea eta profesionalizazioa ditu ardatz, eta urte hauetan 250 artista baino gehiago igaro dira bertatik, mundu osokoak.
Nazioarteko deialdi ireki baten bidez egindako hautaketaren ondoren, 2026an bi topaketa antolatuko dira, sortzaile emergenteen jarduna indartzeko eta esperimentazioa zein ezagutza gurutzatzen diren espazio bat eskaintzeko.
Erakusketa-programa baten bidez gauzatzen da guztia; bestela agian beren lana ingurune profesional batean aurkezteko aukerarik izango ez luketen artistei leiho bat irekitzen zaie.
Open Portfolio FIGen XIII. edizioaren deialdia egiten da publiko, grabatuaren eta ediziozko obraren esparruan diharduten praktika artistiko berriak ikusgarri egin, babestu eta indartzeko helburuarekin. Ekimenaren izaerak prestakuntza-esparruaren eta jardun profesionalaren arteko beharrezko zubia eraikitzea du xede.
AURREZ AURREKO DEIALDIA | BILBOKO EDIZIOA
Gehienez 14 artista hautatuko dira 2026ko ekainaren 12, 13 eta 14an egingo diren Open jardunaldietan parte hartzeko. Hautatutakoen artean, lau artistek FIG 2026ko Open Portfolio Fair azokan parte hartuko dute, azaroan, Euskalduna Jauregian.
Jardunaldia erakusketa ireki baten bidez egingo da; artistek atzeko euskarri bat eta mahai lineal bat izango dituzte beren lana aurkezteko.
Non?: Rekalde Aretoa
Helbidea: Iparraguirre Kalea, 21
Sarrera: Alameda Rekalde, 22, Bilbo
EGITARAUA
- Ekainak 12: 9:00–14:00 muntaketa / 17:30 irekiera
- Ekainak 13: Open Portfolio FIG jardunaldia (goizez eta arratsaldez)
- Ekainak 14: Open Portfolio FIG jardunaldia (goizez)
AZKEN FASEA | AZAROA
Lau artista finalistek beren lana erakutsiko dute FIG Bilbao azokan, azaroaren 26tik 29ra.
Artisten presentzia ezinbestekoa izango da bai Open jardunaldietan bai FIG azokan.

OPEN PORTFOLIO SARIA
- Erakusketa-espazio bat FIG Bilbao 2027ko edizioan.
- Egoitza artistiko bat Fundación CIEC – Estampa Garaikidearen Nazioarteko Zentroan (Betanzos, A Coruña).
- Egoitza artistiko bat Basque Biodesign Center zentroan (bioartean espezializatua).
- Sariak hutsik gera daitezke epaimahaiak hala erabakitzen badu. Erabakia apelaezina izango da.
Irabazleek beren lanaren obra adierazgarri bat emango diote Open Portfolio ekimenari, proiektua hedatzeko eta erakusketetan erabiltzeko.
HAUTAKETA BATZORDEA
Grabatuaren eta praktika artistiko garaikideen esparruan adituak diren kideek osatuko dute.
NORK HAR DEZAKE PARTE?
Grafika artistikoan diharduten artista emergente guztiei zuzenduta dago (grabatu, xilografia, serigrafia, litografia eta inprimaketa digitala).
- Aurreko edizioetan hautatuak izan diren artistek ere aurkez dezakete proiektu berria.
DEIALDIA ZABALIK 2026KO APIRILAREN 20RA ARTE
Bidali zure eskaera!
EMANALDIAK
Open Portfolio programak, doan, parte-hartzaile bakoitzari bere lana aurkezteko gune lineal horizontal bat (mahai bat), baita atzealdeko euskarri erakusgarri bat ere, jarriko dizkio eskura.
Lanaren aurkezpen profesionala denez, Open Portfolio antolakuntzak egokitzat jotzen duen zabalkundea emango dio, eta hori katalogo ofizialean, webgune ofizialean nahiz bestelako euskarrietan jasoko da, baita prentsa-oharren bidez ere, aurkeztutako artisten lana hedatuz. Lanen garraioa, kokapena eta erretiratzea parte-hartzaileen ardura izango da, antolakuntzak ezarritako egun eta ordutegietan.
Gomendagarria da aurkeztutako lanek asegurua izatea; hala ez bada, artistak bere gain hartuko du FIG Bilbao eta Open Portfolio antolakuntzari egoztezinak diren arrazoiengatik gerta daitekeen edozein kalteren erantzukizun osoa. Lanek aurkezpen profesional egokia izan beharko dute, behar bezala sinatuta eta edizioak zenbakituta, eta, halaber, bisitariek zein informazioa eskatzen duten profesionalek kontsultatzeko moduko fitxa teknikoa eduki beharko dute.
Hautatutako artistak 200 euroko bidaia-poltsa izango du gastuetarako; laguntza hori ekitaldia amaitzean emango da, bertaratzea behar bezala egiaztatu ondoren.
Prezioak behar bezala adierazita egon beharko dira, eta gutxienez 5 pieza jarri beharko dira salgai, gehienez 200 euroko prezioan (+%10 BEZa) jendearentzat.
BALDINTZAK
1. Antolakuntzak erakusketa-esparruaren segurtasun orokorra bermatuko du ekitaldiak irauten duen bitartean. Nolanahi ere, ez da inola ere arduratuko jendearentzat zabalik dagoen ordutegian ikusgai dauden lanen banakako zaintzaz; ardura hori egileen gain geratuko da. Erakusketarako materiala —karpetak, zorroak, muntaketa-materiala eta abar— artistak berak ekarri eta hornitu beharko du.
2. Harreman komertzialak baimentzen dira, betiere artista eta bezeroaren artekoak soilik izango direlarik, antolakuntzaren inolako esku-hartzerik gabe. Derrigorrezkoa izango da gutxienez 5 lan salgai jartzea, bakoitza 200 €-tik gorakoa ez den prezioan (+%10 BEZa).
3. Artista guztiek beren aurkezpenak muntatu eta desmuntatu beharko dituzte, eta ekitaldiak dirauen bitartean bertan fisikoki egon. Era berean, jarrera ireki eta parte-hartzailea erakutsi beharko dute FIG Bilbao 2026ren baitan antolatuko diren dibulgazio- eta komunikazio-ekimenetan.
4. XIII. Open Portfolio programan parte hartzeak oinarriak osorik onartzea dakar berekin. Open Portfolio/FIG Bilbao 2026k parte-hartzaileen proposamenak zabaldu ahal izango ditu egokitzat jotzen dituen bitartekoen bidez (komunikabideak, espazio birtualak, sare sozialak eta abar), eta dagozkien euskarrietan (testuak, argazkiak, bideoak eta bestelakoak).
5. Puntualtasuna funtsezkoa izango da. Hautatutako artistek Open Portfolio hasi baino, gutxienez, ordubete lehenago bertan egon beharko dute.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
XIII. Open Portfolioan parte hartzeko, gehienez 10MB-ko PDF bakarra aurkeztu beharko da, honako informazioarekin:
- Artistaren izen-abizenak
- Telefonoa eta posta elektronikoa
- Portfolioa / webgunea
- Statement-a / CV artistikoa (gehienez orrialde 1)
- 5 eta 8 arteko kalitatezko irudi
- Fitxa teknikoa: izenburua, urtea, neurriak eta teknika
Eskatutako dokumentazio osoa ez duen edo epez kanpo aurkezten den dosierrik ez da kontuan hartuko.













